San Andres bertso paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
San Andres bertso paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte
ETA KITTO 2014, Aza 11

Gaur (martitzena, hilak 11) eman dituzte ezagutzera aurtengo San Andres Bertso Paper Lehiaketako irabazleak: hamasei urtetik gorakoetan lehen saria Manu Goiogana irundarrak irabazi du (300 euro eta txapela) eta bigarrena, berriz, Aimar Goenaga eibartarrak (250 euro eta plaka). Eta hamasei urtetik beherakoen artean, lehen saria Iturburuko Malen Suarezek jaso du (txapela eta liburua) eta bigarrena Arrateko Andra Mari ikastetxeko Pablo Santosek (plaka eta liburua). Irabazleek …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako “Bat-batean, munduko musikekin bertsotan” San Andres bertso-jaialdian jasoko dute saria eta bertan bertso irabazleak abestu beharko dituzte. Jaialdia azaroaren 23an (domekan) izango da, Portaleko areto nagusian eta saioan, Oskar Estanga eta Jon Martin bertsolariek samba, sona, tangoa eta bestelako doinuekin inprobisatuko dute. Sarrerak astelehenean ipini ziren salgai Sagar Bitza, Kultu eta Depor tabernetan, 6 eurotan. Saioa arratsaldeko 18.30etan hasiko da, baina aurretik, 18.00etan, San Andres bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude