Kezka dantza taldekoak Villacher Kirchtag 70. jaialdira

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Kezka dantza taldekoak Villacher Kirchtag 70. jaialdira
ETA KITTO 2013, Uzt 26

Austriako Villach herrian ospatzen den Kirchtag jaialdian parte hartuko du Kezka dantza taldeak abuztuaren 1etik 4ra, jaialdiaren 70. urteurrenaren harira antolatutako programaren barruan. Kezkatik azaldu dutenez, “musika eta dantzaz gainezka izango da Villach jaialdia, izan ere 50 musika emanaldi programatu dituzte eta, dantzari dagokionez, Grezia, Georgia eta Austriako taldeek hartuko dute parte, Euskal Herria ordezkatuko duen Kezka dantza taldearekin batera. Astebetean 400.000 bisitari espero dituzte”. Abuztuaren 2an eta 3an eskainiko ditu Kezka dantza taldeak emanaldiak Villach-en. Jaialdiaren une gorena abuztuaren 3an izango da, kalejira erraldoian hartuko baititue Villach-eko kaleak. Kezka dantza taldeko espedizioa 40 lagunek osatuko dute eta euskal dantza sorta berezi bat prestatu dute Kirchtag jaialdian egingo dituen emanaldietan aurkezteko. Uztailaren 29an abiatuko da Kezka dantza taldea Austriara eta, Italian eta Eslobenian geldialdiak egin ondoren, abuztuaren 1ean ailegatuko da Villach-era.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude