Atzegik #ElkarriOn kanpaina aurkeztu du

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Atzegik #ElkarriOn kanpaina aurkeztu du
ETA KITTO 2014, Urr 20

Aurreko astean Donostian egindakoari jarraituta, Atzegi adimen urritasuna dutenen elkarteko ordezkariek gaur (astelehena, hilak 20) Eibarren aurkeztu dute aurtengo sentsibilizazio kanpaina: #ElkarriOn goiburuarekin, “adimen urritasuna dutenekin sortzen diren elkarrenganako onurak ezagutzera emateko asmoa” adierazi dute gaurko agerraldian. Carmen Simon Atzegiko Debabarrenako ordezkariak azaldu duenez, “oraingoan adimen urritasuna dutenek arlo desberdinetan aportatzen dutena azpimarratu nahi izan dugu. Izan ere, aportatzeko asko dutela eta, gainera, balore positibo ugari sortzen dituztela erakutsi nahi dugu”. Horretarako, elkarren arteko harremanen aberastasuna erakusten duten kartel bi egin dituzte, aurtengo kanpainan protagonista diren Maialen eta Gorkarekin. Kasu bien esperientziak familiakoen eta lagunen ahotan kontatzen dituzten bideo labur bi ere sareratu dituzte.
Kanpainaren testuinguruan, jende guztia #ElkarriOn selfiak bidaltzera animatu nahi dute: “Adimen urritasuna dutenekin batera egindako arkazkiak jaso nahi ditugu, horiei begiratuta eurengandik jasotzen ditugun balore positiboak ikusteko”. Argazkiak Twitter (‪@atzegi‬), Facebook (facebook.com/pages/ATZEGI) edo Whatsapp (609703706) bidez bidali daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude