Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko egitarau zabala prestatu dute

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko egitarau zabala prestatu dute
ETA KITTO 2012, Mar 28

Eibar bonbardatu zutela 75 urte betetzen direla-eta, ekitaldi bereziak antolatu dituzte hori gogora ekartzeko. Programazioan hitzaldiak, liburu aurkezpena, dantzak, musika eta beste hainbat batu dituzte. Apirilaren 21ean “Biharamoneko soka dantzak” hasiko du programa; 25ean, berriz, Jesus Gutierrez historialariak hitzaldia emango du; biharamonean Maialen Lujanbio eta Juan Pinillaren errezitala egingo da; 27an “Bonbardaketak 1937” liburuaren aurkezpena egingo du Bernardo Atxagak; eta egun berean, baina gaueaz, “Itxaropena” ikuskizuna egingo da Untzaga plazan; 28an, Andres Egiguren Orkestak, Sostoak eta Easo abesbatzak “Gernika kantata” eta Dvorák-en “Sinfonía del Nuevo Mundo” eskainiko dituzte. Egitarauak maiatzean jarraipena izango du: maiatzaren 5ean bonbak jausi ziran tokiak eta su hartu zuten herriko txokoetara bisitan joateko aukera izango da eta, amaitzeko, maiatzaren 8an Javier Muñozek gerra osteko berreraikuntza beharrak ekarriko ditu gogora.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude