- ...eta kitto!
- Nortzuk gara
- Komunikabideak
- Bertso taldea
- Euskara zerbitzuak
- Kulturgintza
- Berbetan
- Egin zaitez bazkide
Komunikabideak
...eta kitto! Astekaria
Eibarko herrian euskara hutsean informazioa eibartarrei hearazteko asmoarekin, euskararen erabilera komunikazio esparruan zabaltzeko asmoa du atal honek.
1988an sortu zen gaur egun ...eta kitto! Euskara Elkarteko komunikabide batzordeak kaleratzen duen produkturik ezagunena: ...eta kitto! aldizkaria. Eibarko Udaleko Euskara Batzordeak sortua, Eibarren euskara hutsean informatzea zen helburua eta ahalik eta eibartar gehienak jaso eta irakurtzea. 1992. urteaz geroztik ... eta kitto! Euskara Elkarteak kudeatzen du alkizkaria
Hilabetekari moduan hasi zen aldizkaria, tabloide formatuan; hamaboskari izan eta gero, 1994az geroztik astekaria da. Urte guzti hauetan aurrerapauso handiak egin ditu aldizkariak. Lehenengo urteetako bolondresen lanak lan profesionalera egin du jauzia, eta gaur egun sei pertsonak egiten dute lan aldizkarian egun osoko dedikazioarekin; pertsona bik jornada erdiko dedikazioarekin, eta 15 kolaboratzaile baino gehiago ditu astero. Eibarko berriak jasotzeko erreferente bihurtu da aldizkaria, euskara hutsean gainera.
2008. urtean, aldizkariaren 20. urteurrena aprobetxatuta, alea koloretara pasatu zen eta eibartar guztien artean inkesta bat egin zuen Aztiker empresak. Emaitza ezinhobeak izan zituek, jarraian horietako batzuk:
- Aldizkaria ezagutzen dute: 22.803,72 lagunek (%93,50)
- Azken alearen irakurleak: 13.643,37 (%77,10)
- Irakurtzen emandako denbora: 27,60 minutu
- Aldizkaria irakurtzen duen erdaldun kopurua: %7,10
- Etxean euskarazko aldiskari bakarra da ...eta kitto!: %95,50
- Bataz besteko nota: 7,8
Datu gustizak aztertuta Aztiker enpresak ondorio bi azpimarratu nahi izan zituen: Eibarko hedabide indartsuena da ...eta kitto!, Diario Vascoren gainetik. Jende erdaldunak eta elebidunek esfortzu berezia egiten dute aldizkaria jarraitzeko.
DATUAK (...eta kitto! Astekaria)
- A4 formatoa
- 8.000 ale astero
- Azala koloretan, barruko aldea koloretan
- Doaneko banaketa izenduna
- Harremanetarako: erredakzioa@etakitto.com









