Astean behin euskeraz berbetan

Euskaldun berriei zuzendutako programa da Berbetan. ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta Eibarko euskaltegi biek, AEK-k eta Udal Euskaltegiak, horrelako programa baten premia nabarmendu izan dugu.
Euskaltegi orduetatik kanpo, euskara praktikatzeko aukera eskaini nahi diegu euskara ikasleei, ezagutzatik erabilerara arteko pausoa eman dezaten. Ekimen hau aurrera eraman ahal izateko euskaldun berri eta euskaldun zaharrez osatutako taldeak eratu ditugu, euren artean elkartu eta euskaraz berba egin dezaten. Jarraipen Batzorde bat ere eratu dugu eta bertan, taldeen jarraipena eta balorazioa egiten dugu. Hasieran ikasturte erditik amaierara arteko iraupena bazuen ere, aurrerantzean ikasturte osoko iraupena emango diogu. Taldeak elkartzeaz gain, beste hainbat ekintza ere egiteko asmoa dago, hala nola, irteerak, afariak, Elkarteak bisitatu... Orain arte jasotako erantzuna oso ona izan da. Ateak irekita daude eta beraz, ekimen honekin bat egin nahi duten euskaldun berriak edo euskaldun zaharrak, gurekin edo euskaltegiekin jar daitezke harremanetan


 
Erabiltzailea Pasahitza

Warning: mysql_connect() [function.mysql-connect]: Can't connect to local MySQL server through socket '/var/run/mysqld/mysqld.sock' (2) in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 7

Warning: mysql_select_db(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 8

Warning: mysql_query(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 23
Error al leer base de datos: mysql_error