BERTSO TALDEA

Bertsolaritzak tarte berezia du ...eta kitto! Euskara Elkartean. Bultzatu eta eutsi beharreko euskal kulturaren alor inportantea dela pentsatzen dugunez, urtean zehar bertsolaritzarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatzen ditugu Bertso Taldearen gidaritzapean. Jarraian adierazten dizkizuegu zeintzuk diren antolatzen ditugun jarduera horiek.
Hainbat dira, ...eta kitto! Euskara Elkarteko Bertso taldeak, urtean antolatzen dituen ekitaldiak. Alde batetik, Arrateko jaietako testuingurua aprobetxatuz, bertso zaletasunari tarte berezia eman nahi izaten diogu, oso arrakastatsua den Bertso Afariarekin. Urtero, punta-puntako bertsolariak ekartzen ditugu, afarira gerturatzen direnen gozamenerako. Zaletuentzat gainera, ezinbesteko zita bihurtu da Bertso Afaria, jende mordoa biltzen baitu urtero ekitaldi honek. Bestetik, San Andres jaien inguruan, San Andres Bertso Paper Lehiaketa antolatzen dugu eta gero, irabazleek, bertsolari profesionalekin egiten dugun Gazteen Bertso Jaialdian abesten dituzte euren bertsoak. Ekitaldi honek gorantz egin du azken urteotan.


 
Erabiltzailea Pasahitza

Warning: mysql_connect() [function.mysql-connect]: Can't connect to local MySQL server through socket '/var/run/mysqld/mysqld.sock' (2) in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 7

Warning: mysql_select_db(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 8

Warning: mysql_query(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 23
Error al leer base de datos: mysql_error