Gida komertziala

1993ko abenduan kaleratu zen lehenengo aldiz Gida Komertziala. Ermua, Soraluze eta Mallabiko komertzi eta enpresen datuak batzen sit?en Gidak, Eibarkoekin batera jakina. Baina, azkenengo urteetan Eibarko enpresa, komertzio eta denden telefono eta helbideak batzen ditu. Eibarren kaleratzen den gidarik osotuena da eta 10.000 ale kaleratzen ditu azkenengo urteetan. Gainera, gaur egun Gida Komertzialak batzen dituen datu guztiak webgune honetan bertan zintzilikatzen ditugu, guztion eskutan izan dadin. Aurtengo Gida komertziala hemen eskuragarri (LOTURA EGIN WEBGUNEKO ATALAREKIN)
DATUAK:
Eibarko Gida Komertziala
A5 formatoa
10.000 ale
Koloretan
Doaneko banaketa izenduna eta interneten eskuragarri


Txikitto! aldizkaria

Eibarko haurren artean badago guztiek ezagutzen eta preziatzen duten publikazioa: Txikitto! hilabetekaria. 1996ko urrian kaleratu zen lehenengo aldiz hilabetekaria; Udalaren babesarekin eta herriko ikastetxe guztien elkarlanarekin. LHko 3. eta 6. maila arteko haurrek jasotzen zuten hasieran aldizkaria, baina ikastetxeetan haurrek horrela eskatuta, gaur egun, LHko ikasle guztiek jasotzen dute euren ikastetxean. Formato aldaketa izan du; haurrek partehartze zuzena dute, eta kaleratzen diren orrietako asko haurrek prestatutakoak dira.
DATUAK:
Txikitto! aldizkaria
A5 formatoa
1.350 ale
Bi koloretan
Doan banatzen da LHko ikasleen artean.


...eta kitto! Astekaria

Eibarko herrian euskara hutsean informazioa eibartarrei helarazteko asmoarekin, euskararen erabilera komunikazio esparruan zabaltzeko asmoa du atal honek. Horretarako hainbat komunikabide kudeatzen ditu: ?eta kitto! Astekaria, Txikitto! hilabetekaria eta Gida Komertziala.
1988an sortu zen gaur egun ?eta kitto! Euskara Elkarteko komunikabide batzordeak kaleratzen duen produkturik ezagunena: ?eta kitto! aldizkaria. Eibarko Udaleko Euskara Batzordeak sortua, Eibarren euskara hutsean informatzea zen helburua eta ahalik eta eibartar gehienak jaso eta irakurtzea. 1992. urteaz geroztik ?eta kitto! Euskara Elkarteak kudeatzen du aldizkaria. Hilabetekari moduan hasi zen aldizkaria, tabloide formatuan; hamaboskari izan eta gero, 1994az geroztik astekaria da.
Urte guzti hauetan aurrerapauso handiak egin ditu aldizkariak. Lehenengo urteetako bolondresen lanak lan profesionalera egin du jauzia, eta gaur egun sei pertsonak egiten dute lan aldizkarian egun osoko dedikazioarekin; pertsona bik jornada erdiko dedikazioarekin, eta 15 kolaboratzaile baino gehiago ditu astero. Eibarko berriak jasotzeko erreferente bihurtu da aldizkaria, euskara hutsean gainera.
DATUAK:
?eta kitto! Astekaria
A4 formatoa
8.000 ale astero
Azala koloretan, barruko aldea txuribeltzean
Doaneko banaketa izenduna


 
Erabiltzailea Pasahitza

Warning: mysql_connect() [function.mysql-connect]: Can't connect to local MySQL server through socket '/var/run/mysqld/mysqld.sock' (2) in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 7

Warning: mysql_select_db(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 8

Warning: mysql_query(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 23
Error al leer base de datos: mysql_error