731 alea

2010/09/03
Aldizkari Gehiago...
 
 

Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak haur eta gazteen arlorako zuzendaria behar du

Curriculumak irailaren 21a arte aurkez daitezke

Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak ‘Haurrak eta gazteak’ arloan beharrean jarduteko zuzendaria behar du. Lan-eskaintza lanaldi osoan jarduteko eta berehala hastekoa da. Eskatzen dutena, berriz, haur eta gazteen aisialdian formazioa eta esperientzia izatea (...


El Casco enpresako beharginek elkarteratzea egin dute

Urritik aurrera lantegia Elgetan egongo dela eta, autobus zerbitzua eskatzen diote enpresari

El Casco (Olave, Solozabal y Cia.) enpresako beharginek elkarteratzea egin dute gaur (irailak 6), lantegia Elgetara tokiz aldatu dela eta, zuzendaritzari bertara joateko autobus zerbitzua ipintzeko eskatzen. Horrekin batera, beharrera joateko erabiliko duten denborarengatik konpentsazioa eskatzen du...


Argazki erakusketa bana martxan El Ambigú eta Depor tabernenetan

Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak erakusketa bi antolatu ditu irailerako. Hilaren 30era arte Kote Cabezudoren argazkiak El Ambigú tabernan egongo dira ikusgai eta Klub Deportiboaren tabernan, berriz, Bizkaiko hainbat tokitako irudiekin osatutako Rincones de Bizkaia izenburuko bilduma ik...


Autobus zerbitzu berezia egongo da Arrateko jaietarako

Martitzen gauetik aurrera Arraten jaiak ospatuko direla-eta, autobus zerbitzu berezia egongo da, azken urteotako martxari jarraituta.
Irailak 7 eta 8 arteko egunsentian, Arratetik Eibarrera jaisteko autobusa hartzeko aukera izango da 03.00tan, 04.00tan, 05.00tan, 06.00tan eta 7.015etan.


Ziklomotoreentzat azterketa teknikoa zezen-plazan

Astelehenean hasi eta eguaztena bitartean ziklomotoreei azterketa teknikoa egingo zaie zezen-plazan, azken urteotako martxari jarraituta. Goizez, 09.00etatik 14.00etara egingo dituzte azterketak, aldez aurretik Udaltzaingoan txanda hartuta. Azterketa egiteak 24’39 euro balio du eta 15 bat minutuan e...


The Sparteens eta Vendetta Arrateko jaietan

Herri-afarirako txartelak 5 eurotan salgai

Arrateko Jaiak direla-eta, Jaixak Herrixak Herrixandako hainbat ekitaldi antolatu ditu, Krabelin eta Kantabria jatetxeen laguntzarekin. Arrate Egunaren bezperan, 21.00etan herri-afaria egingo da. Txartelak 5 eurotan ipini dituzte salgai, Monteka, Kultu eta Deportibo tabernetan. Eta 23.00etatik aurre...


Atzo hasi zen Arrateko Amaren Bederatziurrena

Ohikoa den bezala, Arrateko Amaren omenezko jaien aurretik Bederatziurrena ospatzen dihardute santuegian: irailaren 7ra arte, egunero ospatuko da Bederatziurrena 18.00etan (mezarekin). Irailaren 5ean, baina, aldaketa izango da: domeketako 12.30etako mezaren barruan egingo da Bederatziurrena)....


Bihar berriz ere OTA indarrean sartuko da Errebalen

Bihartik aurrera (irailak 1, eguaztena) Errebalgo parking-ak ohiko martxari helduko dio berriz ere, udako etenaldiarekin amaituta. Beraz, egunez bertan automobila laga nahi duenak derrigorrez tiketa atera beharko du horretarako dagoen makinan. Txartela izan ezean, Udaltzaingoak isuna ipintzeko auker...


Trafikoa bere onera bueltatzen doa, poliki-poliki

San Agustin kalea gaur zabaldu dute

Udan herriko hainbat kaletan uraren kanalizaziorako egiten diharduten beharren ondorioz, aldaketak izan dira herri barruko trafikoan. Aurreko asteotan itxita egon diren hainbat kale gidarientzat berriz zabaltzearekin batera, beste hainbat kale zulatzen hasi dira. Bestalde, oinezko zein automobilentz...


 
Erabiltzailea Pasahitza

Warning: mysql_connect() [function.mysql-connect]: Can't connect to local MySQL server through socket '/var/run/mysqld/mysqld.sock' (2) in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 7

Warning: mysql_select_db(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 8

Warning: mysql_query(): supplied argument is not a valid MySQL-Link resource in /home/etakitto/etakitto.com/kontatzailea/bixita.php on line 23
Error al leer base de datos: mysql_error