- ...eta kitto!
- Nortzuk gara
- Komunikabideak
- Bertso taldea
- Euskara zerbitzuak
- Kulturgintza
- Berbetan
- Egin zaitez bazkide
Erabilerraztasuna
www.etakitto.com-eko erabilerraztasun politika
www.etakitto.com web-a egiterakoan, ahal den erabiltzaile gehienei erabilerraztasuna eskainiko dien webgunea diseinatzea izan da gure asmoa, horiek izan ditzaketen muga pertsonal edo teknologikoak alde batera lagata. Horretarako W3C-ko (World Wide Web-erako Kontsorzioa) partaide den WAI (Web-ean Erabilerraztasunaren Ekimena) Lan Taldeak ezarritako Erabilerraztasun Pauten edo Erabilerrazeko Diseinuaren Oinarri Orokorren ezarpenean eta betetzean oinarritu gara.
Web-ean sartzeko arazorik aurkitzen baduzu eta edozein iruzkin edo iradokipen egin nahi baduzu horren inguruan, ez izan zalantzarik eta jarri zaitez gurekin harremanetan e-mail honetan: erredakzioa@etakitto.com
Zer da erabilerraztasuna?
Edozein bitartekari (web-a, kutxa automatikoa, etb…) edonork, mota bateko edo besteko gutxitasun izanda ere, erabili dezakeela bermatzen duen artea da.
Web-ari bagagozkio, edonorrentzako sarbidea izango litzateke, berdin dio zelako gutxitasun duen: sentsoriala, fisikoa edo teknikoa.
Zergatik da garrantzitsua web orriak erabilerrazak egitea?
Pertsonak, batez ere edozein gutxitasun mota dutenak, hainbat arazo izaten dituzte web-a erabiltzeko aurkitzen dituzten askotariko trabak direla-eta, bai web orrian bertan eta baita erabiltzen dituzten aplikazioetan: nabigatzaileak, multimedia aparatuak, pantaila irakurleak, ahots sintetizadoreak, etb…
Traba horiek erabiltzaileei eragozten diete sarbidea izatea edozein motako informaziora, lan-bilaketara, giza aktibitateetara, informazio orokorrera, merkatal guneetara, hezkuntzakoetara…
Honakoak dira erabiltzaileek izaten dituzten ohiko traben eredu batzuk web orriak bisitatzerakoan:
- Ordezko testurik gabeko irudiak.
- Ordezko testuen falta irudi-mapetan.
- Orria egituratzen duten elementuen erabilpen okerra.
- Azpititulurik ez duten soinuak edo azalpenik gabeko irudiak.
- Alternatibarik eza markoak, script-ak eta applet-ak onartzen ez dituzten nabigatzaileekin lan egiten duten erabiltzaileentzat.
- Zuzen interpretatzen ez diren taulak, lerro eran irakurtzerakoan.
- Kolore kontraste eskaseko orriak.
- etb.
Zein erabiltzailek irabazten du orri erabilerrazekin?
Badira gutxitasun batzuk eraginik ez dutenak internet-en sartzerakoan (ibiltzeko zailtasuna duen baten kasua, esaterako); beste asko bai izan daitezkeela arazo handia, ahaztu gabe ia guztiok jasaten dugun gutxitasun teknikoa. Honako erabiltzaileekin aurkitu gintezke:
- Ahots-itzultzaileak edo braille dispositiboak, soinu-txartelik gabe edo testu erako nabigatzaileekin.
- Arazoak koloreak bereizteko, kolore bakarreko sistemekin diharduten erabiltzaileen kasuan.
- Ikusmen arazoak web orri baten letraren tamainua handitzera behartzen dutenak.
- Epilepsia fotosentibera.
- Nabigatzaile zaharkituak, edo oso berriak baina ez hedatuak, edo bere nabigatzailearen zerbitzuak ezabatu dituenak.
- Mugimen-arazoak, mugitzen diren objektuekin inter-akziorik egiteko ahalmena ez dutenak.
- Arratoia ez den beste dispositibo bat.
- Arazo kognitiboak.
Orokorrean, guztiok irabazten dugu orri erabilerrazekin, azken hauek erabiltzeko errazak izateaz gain ez baitute inolako arazorik sortzen.
Zeintzuk dira W3C eta WAI?
World Wide Web Consortium-ek, internet eta bere estandarrak garatzeko sortutako erakunde neutralak, Erabilerraztasunaren inguruko lan taldea sortu zuen: WAI.
Talde horrek kaleratu zituen, 1999ko maiatzean, Web Edukien Erabilerraztasun-erako Gidalerroak, erabilerraztasun hiru mailei, zuzentarauetako edukien araketa zerrendei eta zuzentarau horiek betetzeko teknikei erantzuteko erabilerraztasun zuzentarauak kontenplatzen dituen ezohiko dokumentazioa.
Zer dira erabilerraztasun pautak?
Zuzentarau horiek 14 pauta orokorretan oinarritzen dira (65 puntutan azpibanatzen direnak), diseinu erabilerraz bat egiteko behar diren arau orokorrak.
Pauta horiek web orriak diseinatzen dituztenei, bere erabilerraztasuna egiaztatzeko web guneak probatzen dituztenei, euren orria erabilerraza egin nahi duten erakundeei edo gutxitasun bat dutenei euren web-eko informaziora heltzeko bidea eskaini nahi dituztenei daude zuzenduta.
Zenbat erabilerraztasun maila daude?
Erabilerraztasun hiru mailak honakoak dira:
- A maila (1. lehentasuna):
- Garatzaileak egiaztatze puntu hauek bete behar ditu; bestela, pertsona talde batzuk ezingo dira gune bateko informaziora heldu.
- AA maila (2. lehentasuna):
- Garatzaileak puntu hauek bete behar ditu; bestela, bateren batek arazo handiak izango ditu informaziora heltzeko.
- AAA maila (3. lehentasuna):
- Garatzaileak puntu hauek bete dezake; bestela, pertsona batzuek arazoak izango dituzte informaziora heltzeko.








