2012an sortutako artxiboa

Atzerrira biharrera juango diran “ez-inmigrantiak”

2012/02/24

Ez dakitt iñoiz, beste sasoi edo tokiren batian ganorazko kazetaritzarik egiñ ete dan, baiña herrittar gehixenori zuzendutako komunikabidiak egitten diharduen biharrak profesiñuaz harro egoteko motibo gitxi emoten destaz, ez detsuet gezurrik esango. Batez be telebisiñuakin hasarratzen naiz gehixen, bestiak beste, eta salbuespenak salbuespen, eskintzen dabezen programak daken kalidade eskasarengaittik, ikuspegi hezitzaille batetik ikusitta behintzat eta, bestetik, seguruenik oindiok be gehixen konsumitzen dan informazoño-itturrixa izaten segiduko dabelako. Eta esaldi bakarrian batu dittudan bariable bixen konbinaziñotik urtetzen jatan emaitza, berba bakarra erabillitta desinformaziño modura definiduko neukiana, ez da nere gustoko berbia. Igual nere manixia izango da, baiña betidanik pentsau dot komunikabide eta kazetarixen funziñua, hain justu be, horren kontrakua zala. Nik dakittela eta erakutsi destenari kasu egiñ ezkero, behintzat, jendia ahalik eta modurik egokixenian informatzia, hori da kazetarixaren zeregiña. Edo hori izan biharko leuke, errealidadian eta egunerokotasunian praktikiak teorixarekin zerikusi gitxi badaka be.
Azken hilliotan, oin dala urte batzuk gaiñera etorri jakun krisi bedeinkatuaren harira, gero eta sarrixago entzuten dihardut zelako aukera zoragarrixak eskintzen dittuan atzerrira biharrera juatiak: promoziñorako aukeria, ikasittakua praktikan ipintzeko aukeria, hizkuntzak praktikatzekua, beste kultura batzuk ezagutu eta bizitzekua… Holakuak entzunda barreguria sartzen jatala aitortu bihar detsuet: Europako herrialderik aurreratuenak gure zain dagoz, atiak zabal-zabalik, hamen ondo preparautako profesionalak noiz aillegauko jakuen irrikitan. Hori da, behintzat, emon nahi daben irudixa, saldu nahi deskuen katua. Eta, klaro, oin momentuan hamen biharra topatzeko sasoi txarrian gaguazela aprobetxauta, atzerrixan biharrian hasteko holako momentu egokirik topatzia kostauko jaku. Holan kontauta, ez dau emoten plan txarra, ezta?
Seguruenik askok, gehixenak igual, holan pentsauko dabe, baiña neri holako ipuin polittak siñestia kostau egitten jata eta notizietan edo beste programetan jendia atzerrira juateko animatzen ahalegintzan diran bakotxian esaldi berbera etortzen jata burura behiñ eta barriz, zuetariko gehixenondako oso ezaguna izango dan esaldixa hain zuzen be: “¡Vente a Alemania, Pepe!”. Ez dira horrenbeste urte Espaiñia zeiñ Euskal Herriko herrittar morduak, 1971. Urteko pelikula bateri izenburua emoten detsan esaldixak gordetzen daben inbitaziño horreri kasu egiñ eta, maletia preparauta, Alemaniarako bidia hartu ebela. Zuetariko askok abentura horreri ekin zetsan baten bat ezagutzen dozuela ixa seguro nago. Akaso irakorlien artian baten batek lehelengo personan, protagonista modura bizi izandako pelikulia be izango da hori. Eta horretariko edozeiñi galdetuta, berak bizi izandakuen gaiñeko kontakizunak ez dau eukiko zerikusi askorik azken aldixan guri kontatzen diharduen istorixo xarmangarrixekin. Gogotik biharrian jardun, atseden hartzeko denporia hartu barik, bizitzen segidu ahal izateko lehen maillako premiñetan ahalik eta gitxien gastauta, irabazittako soldata miserabliaren zatirik haundixena euren famelixeri bialdu ahal izateko. Hori izan da beti eta oindiok be bada inmigrantiaren bizimodua. Eta kitto.
Ze nahiz eta oso ondo zaintzen diharduen “inmigrante”, “emigraziño” eta horrelako berbarik ez erabiltzia, proposatzen diharduenari deitzeko beste modurik ez dago. Definiziñoz, biharrera norberaren herrittik kanpora, atzerrira juatiari “emigratzia” esaten jako eta listo. Baten batek esango dau 70eko hamarkadan kanpora juandakuen eta gaur egunian juatera animau nahi dittuenen artian alde haundixa daguala, lehelenguak kualifikaziño bariko edo oso bajuko bihargiñak zirala eta gaur egunian eskatzen diharduenen artian, ostera, arlo diferentietan trabatutako diplomauak, lizenziauak eta bestelakuak nagusitzen dirala, eta hori diñuanak ez dau gezurrik esango, gaiñera. Baiña argi euki besapian titulua eta kualifikaziñua daroiaten horretxen lan baldintzak beti be eskasak izango dirala. Eta adibide modura Alemaniara bertara juatia besterik ez dakagu. Oin dala egun batzuk han biharrian daguan “profesional” horretako bateri zuzenian entzundakuaren arabera, azken urtiotan Merkelek langabezixa tasari aurre egitteko erabiltzen diharduan formulia hain zuzen be kontrato gehixago, baiña baldintza txarraguakuak eskintzia da. Bakotxak etara deixazela hortik kontuak.
Eta hortik aparte, iñork ez deixala ahaztu gero herrialde barrixan bizi diranak aillegau barrixari zelako harreria egingo detsen ez daguala iñolako lege, dokumento edo bestelakuari lotuta. Eta horren adibidia be agurtu barri dittugun Aratostietan bertan topau geinke: mundu osuan famosua dan Brasilgo karnabalera juan nahi izan daben espaiñoleri (eta bakarrik eureri!) bertara sartzeko hango gobiernuak ipiñittako kondiziñuak eta trabak benetan be zorrotzak izan dira. Espaiñiak Brasiletik etorrittako asko etxera bueltan bialdu izana pagatzeko aukeratu daben txanpona izan ei da. Brasilgo agintarixak preziua neurrixan ipiñi dabela pentsatzen dot nik.

Amaraunaren harixeri tiraka

2012/01/18

Amaraun guztien artian haundixenian erortzera juan naiz. Masma bariko amarauna izanda be, baiña, ez pentsau gero bertatik beste barik, errez urten leikianik. Konturau orduko masmaren batek ahuan zer sartu lortzeko asmoz egindako tranpan ez atzera ez aurrera, bertatik urten ezinda geratu naiz. Eta situaziñuak hobera egin bittartian, eta honeri bueltia emon aurretik, hamendik zelan hanka egin asmatziak luze joko dabela gero eta argixau ikusten dotenez, denporia moduren batian aprobetxatzen hastia komeni jata. Komeni baiño gehixago amaraunian pasau biharreko denporia ahalik eta onduen betetzeko premiñia da nik dakatena, batez be burua oiñ arte egon dan tokixan egoten segitzia nahi badot. Eta betidanik letrekiko euki izan doten afiziñuarekin akordauta, kazetaritza ikasi eta horretan biharrian hastiarekin batera ofiziua (eta biziua!!) izatera pasau zan afiziñuari atzera be helduko detsatela erabagi dot. Eguneroko albiste-agendatik aldendu eta plazer hutsagaittik idazten hasiko naiz atzera be, amaraunaren harixeri tira eta tira…