Lopez de Guereñuk Confebaskeko idazkari kargua lagako du

Lopez de Guereñuk Confebaskeko idazkari kargua lagako du
2014/07/03 00:00
eta kitto!

Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko buruak kargua lagako duela adierazi du gaur bertan (eguena, hilak 3) prentsa ohar baten bitartez. Confebaskek beste ohar baten bidez jakinarazi duenez, "bere ibilbide pertsonalean zein profesionalean beste esparru batzuetan aritzeko nahiak eragindako erabaki pertsonala izan da", enpresarien erakundeko batzorde eragileak erabakia ''ulertu, onartu eta errespetatu'' egiten duela gaineratuta. Confebaskek Lopez de Guereñu eibartarrari esker ona adierazi dio oharrean, "2011ko urtarrilean erantzukizuna hartu zuenetik egindako beharrarengatik".
Kargua lagako duela azaldu duen arren, oraindik erabakitzeke dagoen bere ordezkoari "aldaketa lasai eta ordenatu bat bideratzeko asmoz" karguan beharrezkoa den denbora emango duela aurreratu du Lopez de Guereñuk.