Igone Lamarain aukeratu dute EH Bilduko zerrendaburu

Igone Lamarain aukeratu dute EH Bilduko zerrendaburu
2015/01/15 00:00
eta kitto!

Atzo iluntzean (eguaztenean, hilaren 14an) Portalean egindako batzarrean, Eibarko EH Bilduk Igone Lamarain Cobo koalizioaren zerrendaburu izateko aukeratu zuten aho batez batzarrera joandako 78 lagunek. Aurtengo apirilaz geroztik zinegotzi kargua betzen du Lamarainek, Gorka Novoarekin (EA) batera zinegotzi izateari uko egin zioten Soko Baskaran eta Begoña Vesgak lagatako tokia beteta. Politikan hasi baino lehen, euskalgitzan ibilbide luzea egin du zerrendaburuak eta, besteak beste, …eta kitto! Euskara Elkarteko presidentea eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteko bozeramailea izan da. Zerrendaburuaren aurkezpen publikoa, bestalde, bihar (barixakua) egingo dute, 19.00etan Untzagan.