Herriko 37 elkartek diru-laguntza izendunen hitzarmenak sinatu dituzte

Herriko 37 elkartek diru-laguntza izendunen hitzarmenak sinatu dituzte
2014/04/10 eta kitto!

Eguazten arratsaldean diru-laguntza izendunen hitzarmenak sinatzeko ekitaldia hartu zuen udaletxeko pleno aretoak eta bertan kirol, kultura eta euskalgintza arloetan beharrean diharduten 37 elkartek Udalarekin diru-laguntzak jasotzeko hitzarmenak sinatu zituzten. Orotara 201.210 euro banatuko ditu udalak, aipatutako elkarteek 44 jarduera burutzeko. Informazio zehatza udalaren webgunean kontsultatu daiteke.