- ...eta kitto!
- Nortzuk gara
- Komunikabideak
- Bertso taldea
- Euskara zerbitzuak
- Kulturgintza
- Berbetan
- Egin zaitez bazkide
- ETA KITTO!
- Berriak
- Politika
- Eibarko Udala salatu dute, Espainiako bandera ez ipintzeagatik
2012ko Maiatzak 18, Ostirala. 11:00
Eibarko Udala salatu dute, Espainiako bandera ez ipintzeagatik
EAEko mapa osatzen dute 251 udalerrietatik azken urtean 94k salaketa jaso dute Estatuko Administrazio Orokorraren aurrean, Espainiako bandera eraikin ofizialetan lehentasunezko tokian egon behar dela ezartzen duen Banderen Legea ez betetzeagatik eta horietako bat Eibar izan da. Gernika, Zierbana, Muskiz, Leioa, Elorrio, Arrasate, Aiala, Azpeitia, Bermeo eta Hernani ere salaketa bera jaso duten udalerrien zerrendan daude, beste batzuekin batera. Salaketa gehienak iazko ekainaren 11n udaletxeak osatu ostean jakinarazi zituzten eta beste asko, berriz, urritik abendura bitartean egindako salaketak dira. Gobernuaren Ordezkaritzak ez dauka Udalen aurka joateko eskumenik, baina badauka, ordea, horiek justiziaren aurrean salatzeko ahalmena eta, horrela, Estatuaren Abogazia Orokorraren bitartez legea betetzen ez diharduten udalerri horietako 57ren kontrako errekurtsoak aurkeztu dituzte.
Berri erlazionatuak
Iritzia eman:
2 iritzi eman dira
-
dale fuego. Eguna: 2012.02.11. Ordua: 18.29.13
Espainiako trapu zaharra jarri beharko litzatekela uste dut. Eta goi goian dagoenean jata su eman!
-
Adibidez. Eguna: 2012.02.09. Ordua: 16.39.00
Eta horretan xahutzen da dirua: espainiartasuna behartuta sartzen








