Eibarko EAJ pozik "PSE-k Rialtori buruzko asmoak zuzendu dituelako"

Eibarko EAJ pozik "PSE-k Rialtori buruzko asmoak zuzendu dituelako"
2014/07/18 eta kitto!

Eva Juez EAJ-ko bozeramailea eta hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaiak eskainitako prentsaurrekoan esan zuenez, "PSE-ren jarrera aldaketa horretan eragina izan du beste alderdien presioak eta hiritarren gehiengoak adierazitako kontrako posturak". Eva Juezen adierazpenak Bozeramaileen Batzordean onartutako aldaketaren testuinguruan ulertu behar dira, "udal gobernuak iragarritako merkatua ixteko asmoari erantzunez Errebalen merkatu berritzailea eta produktu tradizionalen postuak izango direla onartu baitzen".