Autobus zerbitzua ezagutzeko saioa egingo da gaur udaletxean

Autobus zerbitzua ezagutzeko saioa egingo da gaur udaletxean
2014/10/16 eta kitto!

Herritarrekin Martxan izenburuari jarraituta, Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko prozesuari ekin zion 2013an Gipuzkoako 56 herritan, bilera irekiak eta bestelakoak herritarren proposamenak jasotzeko baliatuta. Epe ezberdinetan bereiztutako prozesuaren barruan, 2014ko martxoan eta apirilean herritarrei aurreproiektua azaldu eta horren gaineko iritziak jaso zituen eta orain atzera ere herririk herri dabiltza, batzar irekiak deituta 2015ean martxan ipiniko diren zerbitzuak zeintzuk diren ezagutzera emateko asmoarekin. Eibarren gaur (eguenean, hilaren 16an) egingo dute herritar guztiei zabalik egongo den bilera, 18.30etan udaletxean.