Zapatuan bueltatuko da zinea Coliseora, oraingoz bakarrik antzokira

Zapatuan bueltatuko da zinea Coliseora, oraingoz bakarrik antzokira
2014/09/19 00:00
eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 20) bueltatuko dira zine emankizunak Coliseo antzokira, oporretako etenaldia eta gero. Areto txikiak moldatzeko beharrean dihardutenez, lanak amaitu arte bakarrik antzokian proiektatuko dituzte filmak. Urriaren bigarren hamabostaldian beste bi aretoak zabaltzea dago aurreikusita. Asteburu honetan emango dituzten filmak eta ordutegiak jarraian dauzkazue:


Zapatua 20
17.00.- Como entrenar a tu dragon 2 (Dean Deblois).
19.45.- El Niño (Daniel Monzon Jerez).
22.30.- El Niño (Daniel Monzon Jerez).

Domeka 21
17.00.- Como entrenar a tu dragon 2 (Dean Deblois).
20.00.- El Niño (Daniel Monzon Jerez).

Astelehena 22
20.30.- El Niño (Daniel Monzon Jerez).