Pop-rock jaia Jazz 8 tabernan

Pop-rock jaia Jazz 8 tabernan
2015/01/23 00:00
eta kitto!

Zapatuan (hilaren 24an), 00.30etatik aurrera 60., 70. eta 80. hamarkadetako kantu ezagunak nagusituko dira Toribio Etxebarria kaleko Jazz 8 tabernan (lehengo Akatsen). Sanandresak geroztik Alberto San Emeteriok gidatzen duen tabernan pop-rock doinuei eskainitako jaialdia antolatu dute eta, horretarako, Radio Eibar-Cadena Ser irratiko Juanma Canok aipatutako hamarkadetako abesti ezagunen bilduma prestatu du. Horrez gain, nahi dutenek "photocall-ean" argazkia egiteko aukera izango dute eta antolatzaileek aurreratu dutenez, zozketak eta bestelako sorpresak egongo dira.