Palacios aita-semearen argazkiak eta ikus-entzunezkoa La Bañezan ikusgai

Palacios aita-semearen argazkiak eta ikus-entzunezkoa La Bañezan ikusgai
2012/04/29 00:00
eta kitto!


Atzo abiatu zen Txorizo Azokaren lehen edizioa La Bañezan (Leon) eta, testuinguru horretan, Juan Antonio Palacios Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideak bere seme Juanekin batera sortutako ikus-entzunezkoa aurkeztu dute: 12 bat minutuko erreportajean Zamorako Valle del Tera-n familia batek txerria nola hiltzen duen erakusten dute artista eibartarrek eta, berau osatzen duten irudiak hartzeko, familia horrekin eman zuten txerri-hilketak eta txerrikiak egiten pasatutako denbora, horren inguruko prozesu tradizionala jaso eta ezagutzera emateko asmoz. Ikus-entzunezkoarekin batera, saio berean hartutako argazkiekin osatutako erakusketa ere ipini dute ikusgai.