Mursego eta Mobydick zuzenean, domekan Bektokixan

Mursego eta Mobydick zuzenean, domekan Bektokixan
2014/04/15 00:00
eta kitto!

Berreibar Ekimen Kulturalak antolatuta, datorren domekan (apirilaren 20an) 19.00etatik aurrera kontzertua emango dute Mursego eta Mobydick taldeek Bektokixan (Bittor Sarasketa, 7-1 ezkerra). Teoriatik praktikara saltoa eman dute Berreibar Ekimen Kulturaleko kideek eta, erabili bariko lantegiak biziberritzeko aukera egon badagoela erakutsi nahian, sasoi batean BH lantegia egon zen eraikinean hutsik zegoen lokala atondu dute, ekainera bitartean hainbat ekimen kultural bertan eskaintzeko asmoz.