Mahai-inguruarekin agurtuko dugu Euskararen Transmisioaren #mintegia

Mahai-inguruarekin agurtuko dugu Euskararen Transmisioaren #mintegia
2013/05/07 00:00
eta kitto!

Goizeko hitzaldi mamitsuekin amaituta, Euskararen Transmisioaren III. Mintegian parte hartzen dihardutenek Klub Deportiboaren azpian talde argazkia egin dute bertan bazkaldu baino lehen. Orain arratsaldeko saioen txanda hasita dago: Ahotsak.com Ikasgelan, nagusien ahozko ondarea ikastetxeetan zabaltzeko transmisio-proiektuaren berri ematen dihardute Idoia Etxeberria proiektuaren arduradunak eta Asier Sarasua, Badihardugu Euskara Elkarteko presidenteak. Ondoren, hizlari guztiekin mahai-ingurua egingo da, Kike Amonarrizek dinamizatuta.