"Los huerfanitos" antzezlana gaur 20.30etan

"Los huerfanitos" antzezlana gaur 20.30etan
2015/01/23 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 23) 20.30etan "Los huerfanitos" antzezlana eskainiko du Traspasos konpainiak Coliseoan (10 euro). Mikel Gomez de Segurak zuzenduta, taula gainean Javier Alcorta, Josean de Miguel, Rafael Martin, Charo Martinez, Jose Ruiz de Azua, Carmen San Esteban eta Gaizka Ugarte antzezleek jardungo dute, gaur egungo errealitatearekin bat datorren istorioa umorea eta haserrea nahastuta kontatzen: Ausias Susmozas jaunaren heriotzak denbora askoan elkartu gabe zeuden hiru semeak batzen ditu. Argimirok, Bartolomek eta Crispulok aitak emandako maitasun urria konpentsatuko duen dirua jasotzeko prestutasun osoa dute, baina horren ordez nondik oratu ez dagoen zorrarekin egingo dute topo. Hortik aurrera protagonistek hamaika komediari aurre egin beharko diote.