"Las dos bandoleras" barixaku iluntzean Coliseoan

"Las dos bandoleras" barixaku iluntzean Coliseoan
2014/10/23 00:00
eta kitto!

Compañia Nacional de Teatro Clasico eta FEI Factoria Escenica Internacional taldeen eskutik ailegatuko da Coliseo antzokira Las dos bandoleras izenburuko antzezlana barixakuan (hilaren24an) gaur 20.30etan (sarrerak 20 euro balio du). Carme Portaceliren zuzendaritzapean, gaur egun nekez ikus daitekeen aktore zerrenda luzeak hartuko du parte antzezlana taularatzen: Helio Pedregal, Carmen Ruiz, Macarena Gomez, Gabriela Flores, Llorenç Gonzalez, Albert Perez, David Luque, David Fernandez "Fabu" eta Alex Larumbe. Eszenatoki gainean emango dituzten bi orduetan, antzezleek Lope de Vegak idatzitako Teresa eta Ines ahizpen istorioa kontatuko dute: gizonak borrokatzen denbora alperrik galtzen duten bitartean, aitak eurentzat zituen planei kasu egin barik, herrian bolada baterako dauden soldadu banarekin maitemindu eta biek euren maitasuna haiei eskaintzen diete. Soldaduak horrekin ederto aprobetxatuko dira, baina emakumeek konpromisoa eskatzen dietela ikusi eta ihes egingo dute. Neskak fronteraino bila joango zaizkio, baiña soldaduek ezagutuko ez balituzte moduan jokatuko dute eta ahizpa biak, erabat minduta eta amorratuta, mendira joan eta euren bidean gurutzatzen diren gizon guztiak hiltzen hasiko dira.