Kulturalerako logotipo proposamenak Topalekuan ikusgai

Kulturalerako logotipo proposamenak Topalekuan ikusgai
2015/01/30 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarterako logotipo lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa zabalduko dute gaur Topalekuan. Otsailaren 15era arte egunero zabalduko dute, 19.00etatik 21.00etara. Arrate Kultur Elkarteko logotipo berria elkarteko bazkideek aukeratuko dute, erakusketan ikusgai daudenen artean gehien gustatzen zaienari botua emanda eta irabazlea, berriz, otsaila amaieran egingo duten urteko batzarrean berretsiko dela iragarri dute.