Kultuko bazkideen erakusketa

Kultuko bazkideen erakusketa
2014/09/11 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak ikasturteari ekiteko elkarteko bazkideen lanekin erakusketa antolatu nahi du Topalekuan. Erakusketa horretan parte hartu nahi dutenentzat lanak entregatzeko epea luzatu dute eta, beraz, interesa dutenek datorren astean zehar bulegora eramateko aukera izango dute. Arrate Kultur Elkarteko arduradunek bazkideak parte hartzera animatu nahi dituzte. Erakusketa datorren asteko barixakuan, irailaren 19an zabalduko dute.