Kike Amonarrizek hitzaldia emango du gaur 19.00etan ...eta kitto!-n

Kike Amonarrizek hitzaldia emango du gaur 19.00etan ...eta kitto!-n
2014/10/13 00:00
eta kitto!

Kike Amonarriz soziolinguistak "XXI. mendeko euskaldunak: nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia eskainiko du gaur, martitzena, 19.00etan hasita, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizu 11ko solairuartean dituen lokaletan. Euskeraren gaur egungo egoera aztertuko du ekitaldian, "belaunaldi bat joan eta beste ziklo baten aurrean gaudenean". Tolosako soziolinguistak ez du baikortasuna ezkutatzen; baina, hala ere, berak dioenez "diskurtsoak eta praktikak, biak izan behar dira berriak euskeraren inguruan".