Kaleetan Kantuz-ek eta soinujoleek bihar hasiko dituzte hileroko kalejirak

Kaleetan Kantuz-ek eta soinujoleek bihar hasiko dituzte hileroko kalejirak
2014/10/10 eta kitto!

Bihar ekingo diote Kaleetan Kantuz abesbatzak eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako soinu ikasleek ikasturteari, hilean behineko kalejira eginez. Urrian hasi eta ekainera arte hilero zapatu batean kaleak euren kantu eta soinuekin alaitzera irtengo dira abesbatza eta musikari gazteak, 19.00etan Untzagatik abiatuta.