Inma Roiz idazleak "Manuela" eleberria aurkeztuko du liburutegian

Inma Roiz idazleak "Manuela" eleberria aurkeztuko du liburutegian
2014/04/22 eta kitto!

Bihar (eguaztena, hilak 23) Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, hori ospatzeko, Inma Roiz gonbidatu dute Juan San Martin liburutegira, 19.00etatik aurrera Manuela bere lehen eleberria aurkezteko. Roizek hainbat komunikabidetan kolaborazioak egiten ditu eta Antropologian litzentziatua eta Migrazioetan aditua da.