Indalezio Ojanguren XXVII. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte

Indalezio Ojanguren XXVII. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte
2014/10/13 00:00
eta kitto!

Zapatuan (hilaren 11n) batu ziren Indalezio Ojanguren XXVII. Argazki Lehiaketako epai-mahaia osatu duten Xabier Mata Moya (ACEF, AFIAP), Asier Garagarza Sanchez (ACEF) eta David Salcedo Bienzobas aurtengo irabazleak aukeratzeko eta aho batez honako sariak banatzea erabaki zuten: Indalezio Ojanguren Ohorezko Saria Argazki Bilduma Onenari Andres Indurainek (Irun) jaso du, zuri-beltzeko "Evolucion" bildumarengatik; bestela, Indalezio Ojanguren saria Mikel Urionagüena (Eibar, "Boxeo" 1, zuri-beltza), Jose Ramon San Jose (Malaga, "Urbano" 2, zuri-beltza), Roberto Zaldivar (Logroño, "Carnaval de las realidades" 1, koloretan) eta Diego Pedra (Cornella de Llobregat, "Delta" 2, zuri-beltza) eraman dute; Euskal Herri Mailako sarietan, berriz, Oskar Baglietto eibartarrak lehena eskuratu du ("Gletscher" 2, koloretan), bigarrena Oskar Gaskonek (Irun, "Molinos" 3, zuri-beltza) eta hirugarrena Manu Barreirosek (Beasain, "Deep in the woods" 4, zuri-beltza); eta herri mailako lehen saria Jesus Mª Garcia Nietok irabazi du ("El paraíso perdido" 3 zuri-beltza), bigarrena Juan Antonio Palaciosek ("Lofoten" 1, zuri-beltza) eta hirugarrena Fernando Retolazak ("Altube" 1, koloretan). Aurtengo edizioan 50 parte-hartzailek aurkeztutako 77 bilduma lehiatu dira. Lehiakideen artean Eibarko 14 lagun, Euskal Herriko 20, Espainiako 15 eta kubatar bat egon dira. Irabazleen eta parte hartu dutenen artetik aukeratutako hainbaten lanen erakusketa urriaren 24an zabalduko dute Portalean.