Hamar ikastaro antolatu ditu UEU-k udazkenerako

Hamar ikastaro antolatu ditu UEU-k udazkenerako
2013/09/18 eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 18) aurkeztu dituzte Udako Euskal Unibertsitateak Markeskuarako eskaintzaren barruan udazkenerako antolatu dituen ikastaroak. Hamar izango dira orotara, eta horietatik erdiak on line eskainiko dira, "horrelakoetarako ikaslego potentziala badagoelako eta, horrela, eskaintza klasera etorri ezin direnei gerturatzeko aukera daukagu". Beste bost ikastaroak presentzialak izango dira.
On line eskaintza:
•    Geogebra aurreratua.
•    Krisia eta kudeaketa publikoa Euskal Herrian
•    Kultura arteko hezkuntzaren garapena
•    Moodle 2.3-ren oinarrizko erabilera
•    Ubuntu eta software librera sarrera
Ikasgelako eskaintza:
•    Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen
•    Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako
•    Isiltasuna gelan
•    Jendaurreko komunikazioa
•    Sormen-tailer aurreratua
Bestalde, aurkezpenean Mari Karmen Menikak esan duenez, "Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du, horretarako hainbat dirulaguntza emanez. Laguntzak udazkeneko ikastaro hauetan (on line-koak eta presentzialak ere) izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira eta matrikularen %35a ordainduko da. Izena emateko epea irekita dago ikastaro guztietan, beraz, interesa izanez gero, www.ueu.org webgunean ikastaro bakoitzari buruzko xehetasun guztiak eta baita matrikula egiteko modua eskuragarri ipini ditugu".