Gaztetxearen 3. urteurren jaia

Gaztetxearen 3. urteurren jaia
2014/10/24 eta kitto!

Zapatuan (hilaren 24an) ospatuko dute Iparragirre kalean gaztetxea zabaldu zutela hiru urte pasatu direla eta, horretarako, goizetik hasiko den progama prestatu dute: 10.30etan asanblada eginda hasiko dute eguna eta 14.30etan, berriz, elkarrekin bazkalduko dute. Bazkalostean animatzen direnak Pictionary jokoarekin jarduteko aukera izango dute eta 18.30etatik aurrera Miren Gisasola Urzelai eta beste batzuren eskutik erromeria egingo da.