Gaur zabaldu dute irakurketa klubetarako izen-ematea

Gaur zabaldu dute irakurketa klubetarako izen-ematea
2014/09/01 eta kitto!

Juan San Martin Liburutegiak ikasturte honetan hartuko dituen irakurketa klubetan (Umeen irakurketa klubean, Euskarazko irakurketa klubean eta Gaztelerazko irakurketa klubean) eta ingelesa praktikatzeko bileretan (Meetings at the library) parte hartzeko izen-ematea gaur (astelehena, irailak 1) zabaldu dute. Interesa dutenek hilaren 12ra arte izango dute izena emateko aukera. Informazio gehiagorako liburutegiko blogera jo daiteke.