Flamenkoa eta gehiago Belekon

Flamenkoa eta gehiago Belekon
2014/06/06 00:00
eta kitto!

Bista Eder kaleko Beleko tabernak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunotarako: gaur (barixakua, hilak 6) 23.00etatik aurrera "Flamenkoa eta bere mugak" saioa eskainiko du David Escudero (gitarra, ahotsa), David Colomo (gitarra) eta Oscar de la O (perkusioa) musikariek Beleko tabernan. Eta bihar, 19.30etatik aurrera Beira taldeak kontzertua emango du. Hilaren 13an Morau eta Beñardoren txanda izango da; hilaren 14an Anemona goizak eta Unai Gaztelumendi eta Jokin Uranga bertsolarien saioa hartuko ditu tabernak; eta 15ean txotxongilo-ikuskizuna eskainiko dute.