Euskerazko komedia jostagarria gaur iluntzean

Euskerazko komedia jostagarria gaur iluntzean
2014/09/26 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 26) 20.30etan Ondoko hilobiko tipoa euskerazko antzezlana taularatuko dute Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktore ezagunek Coliseoan (8 euro). Txalo konpainiaren eskutik datorren Ondoko hilobiko tipoa Begoña Bilbaok zuzendutako komedia jostagarria da. Protagonistetako bat Aiora da, "liraina, goxoa eta alarguna" eta bestea "berekoia, burugogorra eta ezkongabea" den Pablo. Bi mundu ordezkatzen dituzten gazte biek hilerrian bat egingo dute eta antzezlanak hortik aurrera gertatutakoak kontatuko ditu, irauten duen 80 minutuetan. Pertsonaia bien azalean sartuko diren aktoreak, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aski ezagunak dira: Galartza "Gau erdian", "Ate joka" eta "Bota patxa" antzezlanetan, "Vaya semanita" eta "Irrikitown" telebista saioetan eta "Poxpolo ta konpainia" pailazo taldean aritutakoa da, besteak beste. Eta Garmendiak, bestetik, "Emakumeak izarapean" eta "Baginaren bakarrizketak" antzezlanetan, "Mi querido Klikowsky" eta "Martin" telesailetan eta "Sorginen laratza" telebista saioan parte hartzen ikusi dugu.