2014ko Urriak 21, Asteartea. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

Euskararen transmisioaren inguruko mintegia egingo da maiatzean

Euskararen transmisioaren inguruko mintegia hartuko du Portaleak maiatzaren 8an (martitzena), ...eta Kitto! Euskara Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Iaz egindakoaren bidetik, mintegia irakasleei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako beharginei eta aisialdiko elkarteetan diharduenei zuzenduta dago eta izena emateko epea apirilaren 16an zabalduko da. Egun osoko iraupena izango duen jardunaldian parte-hartu nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu eta prezioaren barruan bazkaria sartuta dago. Egitaraua jarraian irakur dezakezue:

Euskararen Transmisioa. Portalean, maiatzak 8an (martitzena)
8.45- 9.00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
9.00- 9.35: Ongi-etorria.
9.40- 10.25: “ Transmisioaren kontzeptuarekin bueltaka. Begirada bat gizarte antropologikotik” (Jone M. Hernandez. Gizarte Antropologian doktorea eta EHUko irakaslea)
10.30- 10.55: “Eman giltza: hizkuntza transmititzeko modurik naturalena”
(ALKARBIDE, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea)
11.00- 11.25: “Irungo familietan euskararen ondorengoetaratzea sendotzeko plana” (Irungo Euskara Zerbitzua)
11.25- 11.45: ATSEDENA
11.50- 12.20: “Familia barnetegiak” (AEK)
12.25- 13.10: “Hizkuntza sustatzeko tailerra, gure esperientzia” (Gemma Sanginés. Psikologoa. Tallers per la Llengua-ko bokala.)
13.15- 15.00: BAZKARIA
15.05- 16.00: “'Gurasoek nola, umeek ala?’ eta haurrek euskaraz egitea zertan datzan argitzen lagunduko diguten beste galderak” (Paula Kasares Soziolinguistikan doktorea. UPNAko irakaslea. Euskaltzain urgazlea)
16.05- 17.40: Mahaingurua: “Transmisioa: denon erronka” .
(Moderatzailea: Jaime Altuna, Urtxintxa eskolako hezitzailea)
17.40- 17.45: Agurra.

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Leire Morketxo, kooperantea: "Batzen dugun diruarekin Peruko nekazariei lagunduko diegu"

    Zapatuan, hilaren 18an, Alboan, Egoaizia eta Aldatzen-en eskutik Jana ez da txantxa goiburuari jarraituta herri bazkari solidarioa egingo da Untzagan, hainbaten laguntzarekin. Bidezko merkataritzako osagaiak erabilita, eguerditik aurrera 400 lagunendako jatekoa prestatzen ibiliko dira. Jendea bazkarian parte-hartzera animatu nahi dute, bertan batzen duten diruari esker Peruko nekazariei laguntzeko proiektuak garatzen jarraitzeko aukera izango dute eta.

    - Nolatan bururatu zaizue horrelako ekitaldia antolatzea?Batetik gure moduko elkarteek beti...


  • Miren Narbaiza, Napoka Iria: "Gaurkoa berezia izaten ahalegindu gara"

    Orain dela hamar urte sortu zen Napoka Iria, Ander Mujika eta Miren Narbaizaren eskutik eta gaur Arnasten ikasteko berriz estudioko lanik berriena etxean aurkeztuko dute, Coliseo antzokiak 20.30etatik aurrera hartuko duen emanaldian. Napokako kide biei laguntzeko, gainera, luxuzko gonbidatu bi izango dira eszenatokian: musika elektronikoan oso ezaguna den Aitor Etxebarria eta Norman taldeari ahotsa ipintzen dion Beñat Narbaiza.

    - Nolakoa izango da gaurko kontzertua?Batez ere gure disko berriena, orain dela urtebete inguru...


  • Kike Amonarriz, soziolinguista: "Diskurtsoak eta praktikak, biak izan behar dira berriak euskeraren inguruan"

    Kike Amonarriz tolosarrak hitzaldia eskainiko du datorren eguaztenean (urriaren 15ean), 19.00etan hasita, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan. XXI. mendeko euskaldunak: nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada! izenburua izango duen saioan, ohikoa duen baikortasuna erabiliko du euskararen gaur egungo egoera aztertzeko. Soziolinguista “denoi dagokigun” aldaketen aldekoa da, batez ere “belaunaldi bat joan eta beste ziklo baten aurrean gaudenean”. Dena dela, Amonarrizek onartzen du euskararen ingurukoa ezin dela “botoi bat sakatuz” konpondu. Bidean asmatu beharra ikusten du.

    - Zer adierazi nahi duzu hitzaldiaren izenburuarekin? Nondik nora jotzeko asmoa duzu saioan?Argi...


  • Gorka Errasti, udaleko inmigrazio teknikaria: "Etorkin gehienak, geure moduan, euren lanetik bizi dira"

    Asteleheneko bere hitzaldiak zabaldu ditu udaleko Inmigrazio alorrak eta Mugak-Gipuzkoako SOS Arrazakeriak-ek antolatutako Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten II. Jardunaldiak. Datorren martitzenean Pepe Oleaga EHU-ko soziologoak Inmigrazioa: estereotipotik xenofobiara hitzaldia emango du eta hilaren 22an SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak Aurreiritziak, baztertzea, arrazakeria eta muturreko eskuinak izenburukoa (biak 18.30etan, Portalean). Eta hilaren 29an mahai-ingurua hartuko du udaletxeko patioak. Horrekin batera, Zurrumurruak desegiten erakusketa ikus daiteke Untzagako jubilatu etxean, astegunetan 19.15etatik 21.15etara eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara.

    - Zein da zuk egiten duzun beharra?Udalaren Inmigrazio alorra 2004an sortu zen eta 2008az...


  • Iñigo Retegi (Arkigreen ): "Inbertsio txikia eginda asko hobetu daiteke"

    Arkitekto Teknikoa eta eraginkortasun energetiko eta erabilera berriztagarrien arloetan aditua da Iñigo Retegi. Arkitektuak Europako Batzordeko Enpresa eta Industriako Zuzendaritza Nagusian eta Belgikan jardun du beharrean eta, gaur egun, Jon Beneitez eta Nagore Fernandez arkitektuekin batera, Arkigreen proiektuan dihardu. Eguaztenean Madrilen egon zen Innpulso Sareko Ekintzaileen I. Topaketan eta horren berri eman digu.

    - Nolatan joan zara Madrilgo jardunaldi horretara?Innpulso Sareak antolatuta, ekintzaileak eta...


  • Iratxe Unanue (Aza Ta Porrua): "Produktu ekologikoek ondo jaten dugun segurtasuna ematen digute"

    Bihar (zapatua, hilak4) Debabarreneko Azoka Ekologikoa hartuko du Urkizuko parkeak hirugarrenez, Eibarko Udalak, Debemenek eta Biolurrek antolatuta. Azokako postuak hartuko dituen karpara doazenek gure herrian eta ingurukoetan modu naturalean ekoitzen diren produktuak ezagutu eta erosteko aukera izango dute goiz osoan. Eta arratsalderako, berriz, dastaketa saioa antolatu dute. Aurtengo egitaraua biribiltzeko, antolatzaileek bisita bi prestatu dituzte. Biharko azokan parte hartuko duen Aza Ta Porrua elkartearen berri eman digu bazkideetako batek.

    - Beste urteetan bezala, aurten ere azokan izango zarete. Zer eskainiko duzue?Elkarteak...


  • Egoitz Zapiain, kalitate arduraduna: "Sagardoaren kalitate gorenarekin batera dignifikazioa lortu nahi dugu"

    Urriaren 4an ospatuko den Sagardo Egunak hainbat berritasun dauzka aurten. Izan ere, aurretik girotzen joateko ekitaldi bi antolatu ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak. Batetik, zapatu eguerdian Sagardo Egunaren inguruko erakusketa zabalduko da Untzagako jubilatu etxean. Urriaren 3ra arte, azken urteotako argazkiak eta sagardoa egiteko prozesuarekin lotutako azalpenak eta beste bitxikeriak ikusteko aukera egongo da, bihar eta etzi 12.00etatik 14.00etara eta aste barruan, berriz, 19.15etatik 21.15ak bitartean. Eta urriaren 1ean, eguaztenean, 19.00etan sagardo dastaketa egingo da Iruki sagardotegian, Egoitz Zapiain, Astigarragako Zapiain sagardotegiko kalitate arduradunarekin (izen-ematea doan, 943200918 telefonora deituta, hilaren 29ra arte, gehien jota 20 lagun onartuko dira).

    - Nolako saioa eskainiko duzu eguaztenean?Hiru edo lau sagardo mota eramateko asmoa daukat....


  • Gorka Tagle, Kantabriako Etxea: "Abesbatzako kideak Lambrettetan jaitsiko dira bihar"

    Bihartik (zapatua, hilak 13) aurrera Kantabriako Etxekoek Bien Aparecida amabirjinaren jaiak ospatuko dituzte eta, urteroko moduan, Kantabria aldeko musika eta bestelakoekin gozatzeko aukera egongo da herritik irtetzeko premia izan barik. Horiek antolatzen jardun duen lantaldeko kidea den Gorka Taglek kontatu dizkigu jaiaren nondik norakoak.

    - Zer prestatu duzue aurtengo jaietarako?Bihar arratsaldetik ekingo diogu egitarauari, 19.00etan...


  • Aiora Renteria (Zea Mays): "Indarrez beteriko kontzertua eskainiko dugu"

    - Nolako uda ari da izaten? Kontzertu asko ematen zabiltzate? Uda potentea izan dugu eta oraindik...


  • Antonio Herrero, maketagilea: "Planoei jarraituta, eskalan egiten ditut maketak"

    Bizitza osoa beharrean eman eta gero, jubilatzean zaletasunen bat garatzera animatzen dira asko. Horietako bat da Antonio Herrero: tailerrean beharra egiteari laga eta, libre zituen ordu horiek betetzearren, denborapasa ekin zion etxeen eta bestelako eraikinen maketak egiteari. Horietako batzuk datorren barixakuan, ekainaren 20an, 12.00etan Ipuruako jubilatu etxean inauguratuko duten erakusketan ikusteko aukera izango da, baina aurretik bere zaletasunaren inguruan berbetan egon gara.

    - Nolatan hasi zinen maketak egiten?Orain dela hamaika bat urte hasi nintzen honetan, jubilatu...


bajar

Blog-ak

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea