"El Conquis" lehiaketari buruzko mahai-ingurua gaur arratsaldean

"El Conquis" lehiaketari buruzko mahai-ingurua gaur arratsaldean
2014/06/11 00:00
eta kitto!


"El conquistador del fin del mundo" ETB-2ko programaren inguruko mahai-ingurua antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak, gaurko (eguaztenerako, ekainaren 11rako), 19.30etan Portalean. Aurretik ere saioko hainbat lagun hitzaldia ematera gonbidatu dituzte, baina oraingoan bakarka aritu beharrean saioaren ikuspegi ezberdina daukaten lau lagun elkarrekin jarriko dituzte mahai-inguruan eta publikoak euren arteko solasaldian esandakoak entzun zein galderak egiteko aukera izango du. Parte hartzera etorriko diren lau lagunak Jose Luis Korta kapitaina, Julian Iantzi aurkezlea, Joxean Goñi zuzendaria eta Egoitz Txurruka "Txurru" Mallabiko lehiakidea dira. Sarrera librea.