Bi Bala kontzertuan, gaur Belekon

Bi Bala kontzertuan, gaur Belekon
2015/01/23 00:00
eta kitto!

Gaur gauean (barixakua, hilak 23), 23.59etan Bi Bala-ren kontzertua hasiko da Beleko tabernan. Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak ezustean 2013ko Bertso Egunean hasi zuten bideak aurrera egin du eta, Julen Goikoetxea eta Xabier Etxeberria "Pitxu" taldearekin bat egin eta gero, iaz "Wasabi" laukotearen lehen diskoa eman zuten argitara. Sorrerako bat-bateko bertsogintzak gero eta toki gehiago laga dio musikari, baina edozein modutan ere, nortasun bereziko ikuskizunak eskaintzen segitzen dute.