Bertso afarirako txartelak salgai, bazkideentzat

Bertso afarirako txartelak salgai, bazkideentzat
2014/07/15 00:00
eta kitto!

Aurtengo Arrateko bertso afarian Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzalluz elkarrekin izango ditugu Kantabria jatetxean, …eta kitto! Euskara Elkarteak irailaren 7rako antolatu duen ekitaldian. Bertso afarirako txartelen salmenta aurreko astean hasi zen …eta kitto!-ko egoitzan (10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta hilaren 18ra arte bakarrik bazkideei salduko zaizkie txartelak (bana bazkide bakoitzeko), 30 eurotan. Eta bazkide ez direnek uztailaren 21etik aurrera izango dute erosteko aukera, Sagar Bitza, Kultu eta Kantabria tabernetan (31 eurotan).