Banartek "Guernica 1913" antzezlana taularatuko du Coliseoan barixakuan

Banartek "Guernica 1913" antzezlana taularatuko du Coliseoan barixakuan
2013/11/04 eta kitto!

Banarte Antzerki Taldeak barixakuan, azaroaren 8an 20.30etan Guernica 1913 antzezlana taularatuko du Coliseoan. Urriaren 19an Gernikan estreinatu zen antzezlana benetako gertaeretan dago oinarrituta, gaurko aurkezpenean azaldu duten moduan: "1913an Eibarko 87 familia Gernikaraino joan ziren. Gerora Astra izango zen Esperanza y Unceta arma laburrak egiten zituen enpresan zeuden eibartarrek 1913ko udazkenean Gernikan egin zuten greba da lanaren ardatza. Bertan klase borroka, kontzientzia, eibartarren izaera, emakumeen garrantzia eta beste hamaika kontu azaltzen ditugu".
Txato Etxaniz Gernikazarra elkarteko kideak ikertu eta jasotako informazioari jarraituta idatzi du testua Rafa Herce-k. Antzezlana Sardo Irisarrik zuzendu du, eszenografian Jabier Obregonen laguntzarekin eta prozesu osoan Txato Etxanizek aholkulari moduan jardun du. Eibarren, bestalde, Jose Antonio Azpilikueta artistak egindako komikia, eskuprograma modura banatuko dute.
Sarrerak 5 euro balio du eta interneten Kutxabanken eros daitezke eta, bestela gaur (astelehena) 19.00etatik 20.00etara Coliseoko leihatilan bertan egongo dira salgai.