Azken sarrerak geratzen dira pailazoak ikusteko

2014/12/12 00:00
eta kitto!

Bihar eta etzi Hezkuntza Esparruko aretoan Pirritx, Porrotx eta MariMototsek eskainiko duten "Txo, mikmak txikia" lan berria ikusteko aukera badago oraindik. Sarrera gutxi horiek ...eta kitto! Euskara Elkarteko lokalean lortu daitezke gaur edo, bestela, bihar eta etzi saioen aurretik zabalduko den txarteldegian. Biharko saioak 16.30etan eta 19.00etan izango dira eta etzi, domekakoak, 16.00etan eta 18.30etan. Sarrerak 8 eurotan daude salgai. Ikuskizunera joateko, ahal dela garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileek.