Asteburu honetan museoa zabalik egongo da

Asteburu honetan museoa zabalik egongo da
2014/11/21 eta kitto!

Ohiko ordutegitik kanpora, goizez eta arratsaldez zabalduko dute Armagintzaren Museoa asteburuan, zapatuan zein domekan. Egun bietan 10.00etatik 13.00era eta 16.00etatik 20.00etara zabalduko dute Portaleko bosgarren pisuan dagoen museoa, nahi duenak bisitan joateko aukera izan dezan. Bestalde, hilaren 27an 19.30etan “Eibar Industriala 2014” erakusketa inauguratuko dute eta ate irekiak egingo dira egun horretan hasi eta abenduaren 7ra arte.