Aste Santuak aldaketak eragingo ditu Coliseoko zine emankizunetan

Aste Santuak aldaketak eragingo ditu Coliseoko zine emankizunetan
2014/04/15 00:00
eta kitto!

Datorren zapatuan (hilaren 19an) hasi eta astelehena bitartean honako filmak emango dituzte Coliseo antzokian jarraian zehaztutako ordutegi eta aretoetan: Una vida en tres días (Jason Reitman), Philomena (Stephen Frears), Dallas buyers club (Jean-Marc Vallée), Non-Stop (Jaume Collet-Serra) eta Rio 2 (Carlos Saldanha). Adi, Aste Santuak hainbat aldaketa eragingo ditu-eta: datorren astelehena (hilak 21) jai eguna denez, oraingoan ez da ikuslearen egunik izango. Horrekin batera, domekan eta astelehenean beste batzuetan baino emankizun gehiago eskainiko dituzte (hiru domekan eta bi astelehenean). Antzokian Rio 2 umeendako filmak jarraituko du beste bi pelikularekin (Non-Stop eta Dallas Buyers Club) batera tartekatuta.

Zapatua 19
17.00.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Rio 2 (antzokian).
19.45.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Dallas buyers club (antzokian).
22.30.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Non-Stop (antzokian).

Domeka 20
17.00.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Rio 2 (antzokian).
20.00.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Non-Stop (antzokian).
22.30.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Dallas buyers club (antzokian).

Astelehena 21
17.00.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Rio 2 (antzokian).
20.30.- Una vida en tres días (1. aretoan), Philomena (2. aretoan) eta Non-Stop (antzokian).