Urbat Urkotronik waterpoloko infantilei harrera

Urbat Urkotronik waterpoloko infantilei harrera
2014/07/21 00:00
eta kitto!

Miguel de los Toyos alkateak harrera egin dio gaur (astelehena, hilak 21) udaletxean Urbat Urkotronik waterpolo talde infantilari, Bartzelonan uztailaren 17tik 20ra bitartean jokatu den Espainiako txapelketa mistoan 13. posizioan sailkatu direlako, "denboraldia modu ezinhobean agurtuta". Davide Cerchi taldeko entrenatzaileak emaitzaren garrantzia azpimarratu du, "Espainiako waterpoloan oso maila altua dagoelako". Taldea 2000-2002. urteetan jaiotako jokalariek osatuta dago eta txapelketarako gogotik entrenatzen jardun dutela azaldu du. Bartzelonakoa esperientzia aberasgarria izan dela gaineratu du entrenatzaileak eta, neska-mutilen beharra goraipatzeaz gain, urte osoan laguntzen ibiltzen diren gurasoei eskerrak emateko aprobetxatu du ekitaldia.