Hirurehundik gora korrikalari Asier Cuevas herri lasterketan

Hirurehundik gora korrikalari Asier Cuevas herri lasterketan
2014/10/27 00:00
eta kitto!

Parte-hartze zabala izan zuen zapatuan gure herriko kaleetan egindako II. Asier Cuevas Herri Lasterketak: Eibarko Klub Deportiboak antolatutako 7'5 kilometroko antxitxiketaldian 302 korrikalarik hartu zuten parte, horietatik 169 eibartar eta lehenak 22 minutu eta 21 segundo behar izan zituen helmugaratzeko (sailkapenak ikusteko hemen klikatu). Edizio honetan Roberto Agirregomezkorta izan dute gogoan.