Gaizka Garitanok entrenatzaile onenari saria jaso du

Gaizka Garitanok entrenatzaile onenari saria jaso du
2014/10/28 00:00
eta kitto!

Foball Liga Profesionalak (LFP) aurreko denboraldiko onenei sariak banatu zizkien atzo (astelehena, hilak 27) Madrilgo Auditorium hotelak hartu zuen galan eta Gaizka Garitano Eibar foball taldeko entrenatzaileak Liga Adelante-ko entrenatzaile onenari saria jaso zuen. Ekitaldi berean Eibar K.E.-ri eta Errealari Joko Garbiari saria eman zieten. Horrez gain, jakina, ligako txapeldunaren saria ere talde armagiñak eraman zuen, aurreko denboraldi bikainarengatik.