Gaizka Garitano eta Joseba Urkiola, eguen arratsaldean Armeria Eskolan

Gaizka Garitano eta Joseba Urkiola, eguen arratsaldean Armeria Eskolan
2015/01/26 eta kitto!

Eguenean (hilaren 29an), 18.30etatik 19.30etara bitartean Gaizka Garitano Eibar foball taldeko entrenatzailea Joseba Urkiola Eitb-ko kazetariarekin solasean arituko da Armeria Eskolan, "…ondo egindako lana" izenburuari jarraituta. Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak antolatutako saioa euskeraz izango da eta joan nahi duenak aurretik izena ematea gomendatzen dute. Horretarako 943203146 edo 943203244 telefonora deitu edo aaa@armeriaeskola.com helbidera idatzi daiteke.