Ander Izagirre eta Markel Alberdi igerilariak bikain Bartzelonan

Ander Izagirre eta Markel Alberdi igerilariak bikain Bartzelonan
2014/07/22 00:00
eta kitto!

Kataluniako hiriburuan jokatutako igeriketako junior eta absolutu mailako Espainiako txapelketetan, Urbateko bi ordezkariek lan bikaina egin zuten. Ander Izagirrek, gainera, junior mailako txapela jantzi zuen 100 metro libretan, 52’’05 denborarekin; eta 50 metrotan, laugarren izanda ere, bere mailako bigarren denbora lortu zuen. Horrez gain, 50, 100, 200 eta 400 libreko bere marka guztiak hobetu zituen. Markel Alberdik, bestalde, brontzezko domina eskuratu zuen 50 eta 100 libreko probetan, estatuko igerilari azkarrena izateaz gain 22’’96 eta 49’’98’’ denborekin, hurrenez hurren.

Nekane Tejedor Joku Atlantikoetan
Urbateko igerilariak bikain jardun zuen beste behin eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu zuen. Horrez gain, taldekako sailkapeneko txapelduna izan zen Euskal Herriko selekzioarekin.

Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldia
Zeharkaldi horretako 44. edizioa jokatu zen domekan, 1.800 parte-hartzaileekin, orain maarteko marka guztiak hautsita. Urbateko guztiek amaitu zuten proba eta Aitzol Arrillaga izan zen ordezkari onena, senior mailako 3. postuan.