Amaitu da Foball 7-ko Eskualdeko Torneoa

Amaitu da Foball 7-ko Eskualdeko Torneoa
2014/07/21 eta kitto!

Barixaku arratsaldean jokatutako finalarekin amaitu zen Elgoibarko eta Eibarko Kirol Patronatoek antolatzen duten Bailarako XVII. Foball-7 Txapelketa. 20 taldek hartu dute parte edizio honetan, bakoitzak 15 jokalarirekin batazbeste; hau da, 300 bat gazte izan dira lehiatzen kirol-modalitate horretan. Guztira, 56 partidu jokatu dira torneoan, Mintxetako eta Unbeko instalazioetran banatuta. Txapela Mas que Olaso taldeak jantzi du, finalean Kili Rangers-i 2-1 irabazita; modu horretan, gainera, txapeldunak (zazpi partidu irabazita eta bat berdinduta, Kili Rangers finalistarekin, D multzoko euren artekoan) berarekin berdintzea lortu zuen talde bakarra menperatzea lortu du. Finalaren aurretik jokatutako 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehian, Recre Sport Crew-ek 5-2 irabzi zion Castolori, B multzoko lehenengoko bien artekoan. Torneoa maiatzaren 31n hasi zen eta hilabete eta erdi iraun du eta guztira 224 gol sartu dituzte: 170 liga fasean eta beste 64 amaierako Kopan.