Selfie lehiaketako irabazleek saria jaso dute

Selfie lehiaketako irabazleek saria jaso dute
2014/10/16 00:00
eta kitto!

#SagardoEgunaren harira antolatu genuen selfie lehiaketa Jaione Berraondok (@jberraondo) irabazi zuela eman genuen ezagutzera aurreko astean eta gaur arratsaldean (eguena, hilak 16) etorri dira sari bila …eta kitto!-ra Maider Hernandez, Iraia Lizundia eta Eneritz Sodupe selfian berarekin batera agertzen diren lagunetako hiru, Jaionek berak ezin zuelako etorri. Argazkian ikus dezakezuen moduan, pozarren hartu dituzte Gorenak elkarteko sagardotegietako 13 botilak eta seguru gaude lagun artean ederto edango dituztela. Zorionak eta on egin!